Album ilustratuak: Eskolatik bailarara - CP Gloria Larrainzar Zubiri - Ikasnova
Album ilustratuak: Eskolatik bailarara - CP Gloria Larrainzar Zubiri
Album ilustratuak: Eskolatik bailarara
2025/10/19
Ikasturte honetan, Gaztelania eta Literatura irakasgaian, "Album ilustratuak: eskolatik bailarara" izeneko Berrikuntza Proiektua lantzen ari gara. Proiektu horren helburu nagusia hizkuntza-adierazpena, sormena, baloreak eta belaunaldien arteko loturak sustatzea da.
Ikasturtean zehar, zuen seme-alabek album ilustratuak sortuko dituzte gaztelerazko klaseetan, eta ondoren Euskarara itzuliko dituzte. Proiektua amaitzeko, albumen amaierako erakusketa egingo da (eskolan edo herrian), familiei eta hezkuntza-komunitate osoari irekia.
Proiektuaren zati garrantzitsu bat komunitatearen eta belaunaldien arteko dimentsioa da. Albumak ez dira eskolan geratuko, ikasleek ibarreko beste pertsona batzuekin partekatuko dituzte Irakurketak eta aurkezpenak egin nahi dizkiegu, ez bakarrik eskolan, baita Zubiriko ludotekan, Eugiko Gizarte Etxean, Erroko Egoitzan eta Zubiriko Eguneko Zentroan ere.
Horren harira, atzo Zubiriko Eguneko Zentroa bisitatzeko zortea izan genuen, bertan aurkeztu baitzuten proiektua gure neska-mutilek. Oso hunkigarria izan zen, aitona eta bi amona, oraingoz, pozik agertu ziren bisitarekin, eta asko eskertu zituzten erakutsi zieten ilusioa eta maitasuna. Musuak eta besarkadak eraman zituzten opari gisa eta liburuak amaituta berriro itzultzeko irrikan daude.
