Ikasnova Gela Proiektua - CP Gloria Larrainzar Zubiri - Ikasnova
Ikasnova Gela Proiektua - CP Gloria Larrainzar Zubiri
Ikasnova Gela Proiektua
2022/05/30
Hezkuntza Saileko Hezkuntza Teknologien Integrazio eta Ustiapen Atalak ikastetxeko espazio bat IkasNOVA ikasgela bihurtzeko deialdi bat argitaratu du.
Proiektu konplexua diseinatu, prestatu eta aurkeztu ondoren, gure eskola ikasgela hau martxan jartzeko hautatua izan dela jakinarazi digute.
IkasNOVA ikasgelak, eskolari, ikasgeletan ezartzen ari diren pedagogia aktiboetara egokitzeko aukera ematen dio.
Ikasgela honen bidez, erabilitako metodologiak benetan aldatu, irakasleen garapen profesionala lortu, eta eskola barruko eta kanpoko harremanak eraldatu nahi dira.
Ikasgelaren helburuak hauek dira:
-
Mugi daitezkeen altzariekin ikasteko espazio malguak sortzea, ikasgelako edozein metodologia eta dinamika ahalbidetzen dutenak.
-
Teknologia integratzea eta irakasleen eta ikasleen eskura jartzea.
-
Ikasle guztien ikaskuntza aktiboa sustatzea, banaka nahiz talde txiki edo handian lan egiteko aukera emanez.
Gure eskolako gelak hezkuntza ereduari hobeto egokitzeko eta diseiñu eta antolaketa berri batez ornitzeko aukera paregabea da.