Nor gara

Zuzendariaren ongietorria

Familia, ikasle eta irakasle agurgarriak; irailero bezala, ikasturte berri bati ekin diogu eta Ikastetxetik agur bero bat adierazi nahi dizuegu.

Ilusio handiz eta esperientzia berriak partekatzeko gogoz itzuli gara. Egunetik egunera hasiera berri bat izateko aukera ematen diguna, gure onena eskaintzeko aukera zoragarria.

Gure neska-mutilak pertsona gisa hazi eta ikasi ahal izateko giroa lortzeko, guztion ahaleginak batuko ditugula  eta gure esperientzia eta maitasuna eskainiko ditugula ziur gaude.

Agur berezia gure ikastetxera lehen aldiz datozen ikasle eta familientzat. Gure artean harrera ona izatea nahiko genuke.

Badakigu egunez egun hobetzeko zuen iradokizunak izan ditzazkegula. Modu berean, beste guztiengatik ezberdina izango den ikasturte honi aurre egiteko zuen lankidetza jasoko dugula badakigu.

Gure ikastetxeko dioen bezala, inoiz aldatzen ez den gauza bakarra beti aldaketak daudela da.