APYMA

Familia agurgarriak,

Guraso Elkartea izenak ongi adierazten duen bezala, familiok Eskola barruan dugun ordezkapen organoak dira.

 

Gloria Larrainzar IPan Apyma Saioa Guraso Elkarteak hurrengo zereginak burutzen ditu:

A -.  Eskolan familiak ordezkatu. Eskola, familia eta udaletxearen arteko komunikazio bide bat gara. Informazioa trukatu edo sortutako beharretatik eskaerak egin.

B-. Eskolako Zuzendaritzarekin harreman zuzena dugu bai zuzenean, telefonoz zein emailez sortu daitekeen  edozein jarduera, duda edo iradokizuna bideratzeko.

C -.Eskola Kontseiluetan parte hartzen dugu.

 D-. Eskolaz kanpoko jardueren kudeaketa. Enpresekin harremanak, izen-emate dokumentazioa kudeatu, udaletxeari beharrezkoak diren gelen eskaerak egiten ditugu.  Ikastetxeari jardueren, inskripzio, hezitzaileen informazioa eta abar helarazten diogu.Eskolaz kanpoko jarduerei zuzendutako Bizikidetza protokoloa   aplika dadin zaintzen dugu.

E-. Jantoki Txikiren kudeaketa. Ekaina, iraila eta ostiraletan eskaintzen den jantoki zerbitzua da.  Erabiltzaileen agertzeak enpresa, ikastetxe, zaintzaile zein sukaldariarekin partekatzen ditugu. Familiekin whatsapp talde baten bidez kontaktua mantentzen dugu.

F-. Goiztiarren Gelaren kudeaketa.  Interesatuak dauden familiak beren seme-alabak goizeko 8etatik aitzin utz ditzakete. Whatsapp talde bat dago.

G-. Ordainagiriak igorri. Guraso Elkarteko kuota, eskolaz kanpoko jarduerak, Jantoko Txiki eta Goiztiarren Gela besteen artean.Urteko kuota familia unitateko 10€koa da. Gainontzeko zerbitzuetan enpresekin adosten da prezioa eta Goiztiarren Gelaren kasuan Esteribarko Udalarekin sinatutako hitzarmenean.

H-. Formakuntza hitzaldiak. Uharte eta Esteribarko Gizarte Zerbitzuekin kontaktuan gaude gurasoendako interesgarriak diren hitzaldiak aurkezteko.

I-. Festetan parte hartu. Urte amaiera, Inauteriak eta Ikasturte amaierako festetan hamarretakoak  eta Gabonetako zozketa antolatzen ditugu.

J-. Euskararen egunean parte hartzen dugu.

K-. Ikastetxeari  dohaintza egin. Dirua baldin badugu eta familiekin adostuta, eskolari dirua ematen diogu ikasleriak erabiliko duen materiala erosteko.

 

Eskolaz kanpoko jarduera edo Jantoki Txikian izena emateko Guraso Elkarteko kide  izan behar da derrigorrean. Goiztiarren Gelaren kasuan, edozein familia erabil dezake zerbitzua baina Guraso Elkarteko kideek  prezioan beherapen esanguratsua daukate.

Hau guztia, eskolako familien laguntzarekin egiten da.  Gure lanean jarrai dezagun , Guraso Elkarteko kide izatera animatzen zaituztegu.

 

Ongi izan,

Zuzendaritza Batzordea. Apyma Saioa Guraso Elkartea.