SENEGAL - CP Gloria Larrainzar Zubiri - Ikasnova
SENEGAL - CP Gloria Larrainzar Zubiri
SENEGAL
2025/12/10
Joan zen azaroaren 24an, astelehenean, Jërëjëf elkartea etorri zen Senegali buruz hitz egitera. LH6ko ikasleak egon ginen berarekin, eta Ikasnova gelan prestatu zuen hitz egiteko txokoa.
Lehenengo, zergatik joan zen azaldu zigun. Gero, bideo bat jarri zigun, han nola bizi ziren erakusteko. Hori ikusi ondoren, eskatu zigun ikusi genuena hitz batekin deskribatzea. Ildo beretik,beste bideo bat jarri zigun, oraingoan probezian bizi ziren umeei buruz hitz egin zuen, Talibeak.
Azkenik, ekarri zuen materiala erakutsi zigun: beraiek nola jaten, ikasten, janzten duten eta musika tresna batzuk. Oso interesgarria izan zen.
