Ilunberriko arroilara bisita

2025/05/25

Ilunberrira maiatzaren 6an joan ginen, Lehen Hezkuntza guztia. Hara iritsi ginenean autobusetik jaitsi eta NIZ batera joan ginen, oinez. Han fosilak ikusi genituen. Haietako bat hondartza batekoa zen, duela milioika urte Ilunberriko Arroila hondartza bat zelako. Zonaldeko maketa bat ere erakutsi zigun Alvarok (begiralea) eta maketa horretan zonaldeko arroilak, mendiak… agertzen ziren. Ondoren, gora igo ginen. Han, arroilaren beste maketa bat zegoen, Alvarok azaldu ziguna. 

Hortik, Ilunberriko Arroilara abiatu ginen. Han, hegazti asko ikusi genituen, prismatikoekin. Hori eta gero Ibonek (begiralea) teleskopio bat jarri zuen animaliak gertuagotik ikusteko. Animaliak ikusi eta gero, kondaira bat kontatu zigun, Deabruaren Zubia. Tunel batetik ere pasa ginen, Irati trena pasatzen zen tokitik (lehen tren elektrikoa penintsula iberikoan). 

Hori eginda, bazkaleku batean bazkaltzeko gelditu ginen. Jan eta gero, 

lapur eta polizietan aritu ginen. Azkenik, autobusa hartu eta Zubirira bueltatu ginen.

Argazkiak eta bideoak.