Inauteritako festa - CP Gloria Larrainzar Zubiri - Ikasnova
Inauteritako festa - CP Gloria Larrainzar Zubiri
Inauteritako festa
2026/02/13
Gure eskolan Inauteriak ospatu ditugu, Nafarroako hainbat herritako ohitura eta pertsonaia ezagunak ezagutuz. Aurten Tuterako Zipoteroak, Uharteko Kemakuloak, Altsasuko Sorginak eta Agoitzeko Kaskaboboak izan gara, eta horien bidez gure kultur ondarea gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.
Desfilearen eta jardueren ondoren, hamaiketako goxoa partekatu dugu, puskabiltzan bildutakoari eta APYMAren laguntzari esker; izan ere, haiek arduratu dira hamaiketakoa antolatzeaz.
Egun berezia eta kolorez betea izan da, tradizioz eta elkarbizitzaz aberastua. Eskerrik asko familiei parte hartzeagatik!
