Ixiar Braco, emakume kirolaria

2023/01/25

Urtarrilaren 11n Ixiar Braco etorri zen 3. ziklokoekin egotera. Oso jatorra zen.

Lehenengo, 5. mailako gelan, errugbiaren inguruan hitz egin zigun. La Única taldeko kapitaina da eta Euskadiko ligan jokatzen du. Esan zigun epaileari errespetu handiz hitz egin behar zaiola, eta partiduak bukatuta 3. denbora egiten dutela bi taldeek, merendola elkarrekin eginez. Bere bizitzako kirol ibilbidea ere kontatu zigun.

Gero, kiroldegira joan ginen eta han errugbiko jolas asko egin genituen. Horrela, errugbian zerbait jolasten ikasi genuen. Oso ongi pasatu genuen.

Egun horretan egindako argazkiak.