Eguneko Zentrora bisita

2025/12/18

Zubiri herriko Eguneko Zentrora joan da 6. mailako ikasleria, bertan dauden pertsonekin une atsegin bat partekatzeko.

Bisitan zehar, ikasleek gabon-kantak abestu dituzte, dantzan aritu dira eta irribarrez, emozioz eta gertutasunez betetako giroa sortu da.

Bisitaren amaieran, Melchor erregea agertu da, adineko zein ikasleen ilusioa piztuz, egun berezi bati amaiera magikoa emanez.

Belaunaldien arteko elkarbizitza eta errespetua, elkartasuna eta partekatutako poza sustatzen dituen esperientzia aberasgarria izan da.

Bideo eta argazi sarbidea.